Anjel Lertxundi.
Hitz beste

'Flash back'

2012ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Telebista iragarri eta iragarri ari zen oso itzal handiko pertsona hil berri bati buruzko dokumentala. Amu gisa, esaten zuten hil berriaren adierazpen guztiz eskandalagarriak, haren ahotan sinestezinak ziren esanak emango zituztela. Propagandak, nola ez, ikusleen arreta piztu zuen, eta pertsona hura miresten zuen jende asko jarri zen pantailaren aurrean. Laster, ahoa bete hortz geratu ziren: hiritar zintzotzat zeukatena, faxista hutsa zen, haren ideiak guztiz ziren erreakzionarioak, jendea engainatuta eduki zuen hainbat urtetan!

Pasatu ziren urteak. Egun batez, ikerlari baten deskubrimenduaren albistea ekarri zuten hedabideek: jendeak erreakzionariotzat jotako tipoaren esan eta adierazpen haiek manipulazio baten emaitzak omen. Tranpa hutsa.Teknikoki eta narratiboki oso ondo lotutako faltsutze erabatekoak.

Zerbait egingo zuen, ez duzu ba pentsatuko arropa garbia zenik!, esaten zuen jendeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.