Partida artean jokatzear, errekako uren joan-etorriek urduri zeukaten gabarrari zaharra. Larramendi zaharraren hiztegia zabaldu zuen, itxaroa arintzeko. Ikusi zuenean gabarra izen dontsuaren jatorrian gautarra omen dagoela —gauez dabilena, alegia—, edo hitzaren sustraia izan litekeela gaubearra ere —gaueko lana— lasaitzen hasi zen: Larramendi zuzen zebilen, jokalariek ere gauean egin beharko zutelako lan, eta gogotik, gabarrara igo nahi bazuten.
Gabarrari zaharrak hartu zuen eskutan Josu Landaren Odolbildua nobela ere, non idazleak ibaiaren erdian kokatutako ring baten gisa irudikatzen duen gabarraren egitekoa. Irudi distiratsua zen, baina gabarrariak irudia baztertu zuen, nahikoak zielakoan aste osoan izandako liskarrak.
Hasi zen errepasatzen Sarrionandiaren Lagun izoztua nobela ere, baina ikusi zuenean bertako hitzek gabarra gaixoari eskatzen dioten erantzukizuna, gabarraria abailduta gelditu zen: «Han egongo da zure herria, gabarra zaharra ematen duela, lehorretik bereizi eta nabigatzen abiatzeko…».
Hitz beste
Gabarraria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu