Gaizkiulertua

Anjel Lertxundi.
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Uste nuen begiak zuloetatik irtengo zitzaizkidala atzo berripaper honexen portadan ustekabeko albiste bat ikusita: «Egiguren eta Lopez munduko zesta-punta txapeldun».

Supituan, galdera bat setatu zitzaidan burmuinetan, pilotakada bortitz batek kaskezurraren erdi-erdian kolpatu banindu bezala: zein identitateren izenean iritsi ote dira txapeldun izatera? Ez dut pilotako kronikak irakurtzeko ohiturarik. Atzo, osorik irakurri nuen. Berripaperak ez zuen, ordea, pilotarien identitateari buruzko aipamenik egiten, eta pentsatu nuen kirol kazetariak, kronika idazteko, Egigurenen eta Lopezen diskurtsoaren tintan bustiko zuela bere luma-punta. Identitateei buruzko debatea ez dago ba guztiz zaharkitua, ez dugu ba kosmopolitak izaten ikasi behar?

Gaueko teleberrian, pilota-partidaren irudien zain nengoela, Gasteizko ordezkari bat Castellanako desfilean ikusteak argitu zidan gaizkiulertua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.