Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Garai latzak

2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Berrehun urte da Dickens jaio zela. Javi Cillerok itzulitako Garai latzak nobela apaletik hartu, hautsa kendu, eta irakurtzeari ekin diot.«Bada, nik honako hauek nahi ditut: errealitateak». Nobelako lehen hitzokin idazleak, di-da, bere funts estetikoa eman digu: errealitatea. Kontakizunean aurrera, Tom Granding protagonistak dio: «Jainkoarren, niri ez hitz egin bankariei buruz!». Beste une batean, sistemak agindutakoa betetzeari egozten zaio eskolaren —gizartearen— porrota. Nobelak industrializazio hasi berriko miseria ekonomikoak eta moralak ditu kontagai.

Dickensek, bada, errealitateak nahi zituen ikusi, eta, ordutik, eszena bat dickensianoa dela esaten zaigunean, guk pobrezia, eskaleen ugaltzea, ume abandonatuak, bankuen eta dirudunen lukurreriaimajinatzen ditugu.

Mende erdi da Dickensek Garai latzak idatzi zuela. Kapitalismoak nahi duena egiten segitzen duenez, munduak dickensianoa izaten segitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.