Hitz beste

Gela ilunetik

Anjel Lertxundi.
2012ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Venezia, Praga, Bagdad… Horra hiru hiri. Bertan jendea bizi egiten da, gozatu eta sufritu egiten du, inor ez da heriotzatik libratzen. Baina literatura eta artea eragin duten hiriek misterioa dute. Gure irudimena pizten dute, baita inoiz bertan izan ez baldin bagara ere. Demagun kontakizun bat Pragako gela ilun batean garatzen dena oso-osorik. Ipuineko pertsonaia ez da une bakar batez ere gela ilunetik irten, kontakizunak ez du gelatik kanpoko ezer deskribatu. Ipuinak, ordea, gela Pragan dagoela esan du. Besterik ez. Baina aski da izan: istorioak milaka oihartzun eragin dizkizu. Usainak, kaleak, Moldava ibaia, garagardotegiak… Pragan sekula egon ez izana ez da arazo: irakurriak dituzu Jan Neruda, Kafka, Hrabal, Kundera…

Kontakizuneko gela ezinago da arrunta, ez du ezer bereizirik. Pragan dago, ordea. Ipuinak izen baten oroitzapenerako ahalmena aktibatu du eta aipamen hutsak Pragara eraman zaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.