Errealaren esperpentoak edo tragedia terribleek edo bankari baten enegarren lapurretak etsipen beti bera eragiten dute: «Ez dago gertatu dena esplikatuko duen hitzik». Noski daudela gertatutakoa zehazteko hitzak, tonuak, estiloak! Bat baino gehiago. Asko. Aukera infinituen tresneria da hizkuntza. Hiztunak, kaletar anonimoak zein akademikoak, mingainean dauka mekanismo ezin biziagoa: hitzari hitza josi, ikusitakoa deskribatu, sentitutakoa espresatu eta besteekin partekatu. Ez da zaila. Gogoa behar, ordea, «gertatu dena» esplikatzeko. Koska baita hizkuntzak hiztunaren inplikazioa eskatzen duela. Konpromiso pertsonala.
Egunotan bi ekonomilarik, Nobel saridunak biak, gertatzen ari dena esplikatzeko gogoz, sententzia garden-gardena eman dute: «Ez da posible krisi ekonomikoa konpontzea iruzurra egin zuten finantzari eta bankari kriminalak kartzelan sartu gabe».
Ez, hitzek ez dute hiztunon gogo faltaren kulpa.
Hitz beste
Gogoa behar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu