Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Goiko agindua

2012ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Jainkoak agindu bezala» ez da oso esamolde usua guretzat. «Behar bezala» esan izan dugu, Jainkoarengana jo gabe. Frantsesez ere halatsu: comme il faut. Gaztelaniaz, ordea, sarria da como Dios Manda espresioa (nire memoriak, ez dakit zergatik, ejertzitoarekin eta militarrekin lotzen duena). Galtzeko bidean zegoelakoan, eskuinak berriro jarri du abian. Raxoik oso makulu maitea du: Jainkoak agindu bezala gobernatuko zuela agindu zuen, Jainkoak agindu bezala egiten ari omen da hau eta hura. Lehengo batez Esperanza Aguirrek ere espresio bera erabili zuen bere artikulu baten tituluan: «Jainkoak agindu bezalako batxilergo baten alde».

Makulu hutsa da, fosila, hasiera bateko zentzua herdoildu zaion espresio bat, ala hasiera hartan zeukan zentzua itzuli nahi zaio? Ikusten ari garenak ikusita (azkena, Gallardón-ena), zalantza gutxi: Jainkoak agindu bezala gobernatzen ari dira estatu laiko batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.