HITZ BESTE

Gorpu

Anjel Lertxundi.
2010eko abenduaren 11
00:00
Entzun


Langile bat hilik AHTko obretan. Hirugarrena da. Berripaper honek azaleko argazki nagusia eskaini zion albisteari. Orrialde oso bat barruan. Hildakoak 55 bat urte zituela, eta ukrainarra zela esaten zitzaigun. Ez zen hildakoaren izen-deiturarik ageri. Sindikatuek «gardentasun falta» salatu zuten. Ez du uste hildakoaren anonimotasunaz ari zirenik.

Leherketa batek hil zuen. Lehergaia zaharra omen zen, baldintza onetan ez zegoena. Hala bada, istripua ez zen saihestezina, kasualitatearen emaitza, halabeharraren kulpa, neurri egokien faltak eragina baizik. Lehergailu batek hil zuen, bai, langile izengabea, baina lehergailuaren atzean erantzuleak daude. Nekez ezagutuko ditugu haien izen-abizenak ere.

AHTko obretan hildako aurreko biak ere anonimo izengabeak dira gure oroimenarentzat. Portugaldarra zen bat. Errumaniarra bestea. Batere garrantzirik gabeko hiru gorpu gure kontzientzietatik kanpoko hilobi izoztuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.