Pilota partidaren bukaera aldera, «a ze gorri hotsa!» esan zuen gure lagun batek, eta Xalak azken tantoak egiten zituen bitartean, ni erdi galdu egin nintzen gurean nahiko ohikoa den esamoldeari bueltaka. Partida amaitu zenean, pozik enpresen interesak izan zirelako galtzaile nagusi —ezen ez Olaizola—, ordenagailura jo nuen. Gorri hotsean hasterainokoa izan nuen sorpresa, Googlek behin bakarrik ematen baitu espresioa. Iñigo Aranberriren Kriptogramak izeneko lantxoan, pertsonaia batek dio, «han huan gorri hotsa!», eta, segidan, narratzaileak espresioa zehazten du: «Ez zitzaidan iraultzaren emana azaltzen ari. Tabernako beroan, gazteak maldizioka zebiltzala adierazten ari zitzaidan, alegia, ostiaka, putaka, mekauendioska eta holako».
Zorrotz adierazia: gorri hotsak ez du iraultzarenhotsa koloreztatzen, haserrea baizik. Alditan, ordea, injustiziaren kontrakoa izaten da beroaldia, horixe gorri iraultzaile.
Hitz beste
Gorri hotsa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu