Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Gurutzea

2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Jesukristo gurutziltzatuaren irudi bat kuzinatzen ari den bideoari buruzko polemika telebistan. Anatole France-ren liburutxo bat hartu dut apaletik. Elizaren eta errepublikaren arteko harremanez dihardu. Bertan, diputatu laiko batek diotso diputatu katoliko bati: «Onar ezazu erlijioa pribatua dela, gizabanakoaren kontzientziari dagokiona, eta laster asko jarriko gara gu biok ados gainerako guztian». Eta diputatu katolikoak erantzun: «Sekula ez! Ulertzen duzu? Ezta behin ere! Erlijio katolikoaren eremua pribatua dela? Eremu soziala da guztiz berea, eremu soziala, eta erlijio katolikoa da bertako autoritate azkena!».

Kraheren bideoa salatu dutenek erlijioa behar dute eremu publikoko autoritate goien eta azken. Eremu partikularra, barne muinetakoa, bideoak hain garratz mindu omen dizkieten sentimenduena, aitzakia ona dute hurkoaren askatasuna kuzinatzeko plaza publikoaren sutan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.