Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Haize txar bat

2012ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Azken boladan sarri entzuten da: perimetro jakin batean (fabrikan, eskolaren batean, auzoan…), haize txar batek bezala jotako hiruzpalau gaixoketa berdintsu agertzen badira, susmoak hor jartzen ditu dantzan nik ahal dakit zenbat kausa gaizto: energia, teknologia berriak, elikadura, botika…Seguru asko, halabeharrak edo probabilitateen logikak eragingo zuen hiruzpalau kasu horiek zirkulu jakin batean gertatu izana, baina errezelo paranoiko halako batez erreakzionatzen dugu: zerbait arraroa gertatzen ari da, hau ez da normala!

Bitarteko eta trepeta berriek beti eragin izan dute izua: ez dago oso atzera jo beharrik, denok dugu gogoan lehen mikrouhinek zuten fama txarra. Gaur, etxe guztietan dago mikrouhin bat, eta jada ez gaitu kezkatzen eragin liezagukeen kalteak.

Baina, badaezpada ere, tentu: amiantoarena bezalako beste kasu askotan ere, kasualitate hutsari egozten zitzaion kasuon kointzidentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.