Euskararen inguruko han-hemengo hodei ilunek ez digute panorama bere osoan ikusten uzten, baina egon badago zertaz poztu eta zerekin harrotzeko motiborik. Joan zen igandeko berripaperak Elixabete Perez Gaztelu filologoari egindako elkarrizketa zekarren. Kontu interesgarri askoren artean, elkarrizketatuak zioen: «Koldo Mitxelenak gaur zer tresna ditugun ikusiko balu, harrituta gelditu litzateke». Zertaz ari den, Elixabetek badaki: batetik, Koldo Mitxelenari buruz egin zuen tesia; bestetik, egunero baliatzen ditu gaur ditugun tresna berriak.
Datorren urtean hogeita bost urte beteko dira Errenteriako hizkuntzalaria hil zela. Ordutik, zenbat aldatu da nire lan egiteko era? Iraultza sekulakoa bizitzen —eta gozatzen— ari naiz ordutik ordura, eta iraultza teknologikoa guztiz mesedegarria gertatzen ari zaio euskarari.
Mitxelena harrituko litzateke. Geuri ere pozñoa eragingo liguke —eta adore eman— aldian behin harritzeak.
Hitz beste
Harriduraz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu