Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Harrikada

2012ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Gobernu zentralaren Madrileko erkidegoko delegatuak Cristina Cifuentes du grazia. Prentsaurrekoan ari zelarik Madrileko azken manifestazioen berri-edo ematen Aragoiko Agustinaren pare, datu bat bota zuen harri-harri eginda utzi gintuena: «Poliziak 265 kilo harri jaso ditu manifestariak ibilitako kaleetan». Ez dakit kalkulatzen zenbat metro karratu dauden manifestariak poliziaren ihesi ibilitako perimetro barruan. Asko, nolanahi ere. Bertan 265 kilo harri jasotzea, Perurenak di-da batean egingo luke, baita manifarik gabeko egun batean ere: leiho-erlaitz erori berri batek pisatzen du hainbeste.

265 kilo harri jaso eta pisatu: polizia oso da profesionala. Baina zenbat polizia ibili zen harriak jasotzen, zenbat jasoaldi egin zituzten eta zenbat denboran, Cifuentesek ez zuen esan.

Halaber, ahaztu egin zitzaion esatea poliziek astindutako borrek eta jaurtitako bolborazko kartutxoek zenbat pisatzen zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.