Zine areto bateko takilen pareko lerroan, hogei bat urteko bi gazte, nire aurrean. Bietako batek txarteldegiko afixe bat seinalatu du: «begira, hi, pelikula bat euskaraz! Pa su puta madre!» Azkeneko hitzak gaztelaniaz izan badira ere, lehenengoak euskaraz egin ditu. Bere euskarak txukuna du tonua. Ezin dut, ordea, erreproduzitu bere mespretxuak zuena. Andres Neuman idazle argentinarrak kontatzen duenak ere lizuna du mamia. Bilboko Capitol-en Izarren argia ematen ari omen ziren, Saturrarango emakume-kartzelari buruzko filma. Aretoko langileetako bat hurbildu omen zitzaion idazleari. Ez ikusteko hura, ez zuela merezi. «Euskara praktikatzeko nahi baduzu, hor nonbait. Baina jendeari ez zaio politika gustatzen».
Nonahi bilatuko ditugu antzekoak.
Etxepare institutuko arduradunak Madrilen egon berri dira euskararen ospea hauspotzen. Tamala da aitortu beharra etxean ere ez ote dugun hauspo-soinuaren premia eta sasoi.
Hitz beste
Hauspoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu