Hitz beste

Hiria, hizkuntza

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Axular —adibidez— zertarako irakurri? Aintzat hartzekoa da Wittgensteinek oparitu zigun hizkuntzaren deskribapen ederra: «Gure hizkuntza hiri zahar bat kontsidera daiteke: kaletxoen eta plazen labirinto bat, etxe zahar eta berriekin, eta sasoi desberdinetan elkarri itsatsitako etxeen zati desberdinekin; eta horren guztiaren jiran, aldiri berriak kale zuzen eta erregularrekin eta etxe uniformeekin».

Denboran atzera, ugaritasuna. Orainera hurbiltzen garelarik, hizkuntza uniformeago. Han, alde zaharrean, sasoi desberdinen, esperientzi historikoen, mendez mendeko gustu estetikoen, gerren eta egoera ekonomikoen zantzuak; hautsak eta hezetasunak hartutako bazterrak, kolore eroriko hormak, belarrak hartutako teilatuak. Hemen, material berriekin jasotako etxeak, eroso itxurakoak, gaur-gaurkoak, baina denboraren galbaheak ematen duen nortasunik gabeak.

Axular —adibidez— zertarako irakurri? Hiri guztian ibiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.