Hitz beste

Hirusta (eta II)

Anjel Lertxundi.
2011ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Teleberriari entzun nion Euskal Herriko hiru kaxa (hiru kaxak esan zuten berek) izen bila dabiltzala fusioa bataiatzeko. Braimstorming mentala egiten hasi nintzen, eta, batu nahi duten kutxak hiru izaki, hiru txerrikumeen ipuina etorri zitzaidan lehenik. Ez da, inondik ere, irain bat, omenaldi xumea baizik kutxen egitekoari: logikoa da fusioari Eltzetxoa deitzea, buztinezko aurrezki-trepetaren txerrikume itxura gogoan. Bururatu zitzaidan Ezpata deitzea ere, baina ez kutxek atrakatu egiten gaituztelako, ez, hiru mosketarien oroimenez baizik: haiek ere egiten ez zuten ba 'batek guztiontzat, guztiok batentzat'?

Baina Hirusta da nire proposamen behin betikoa. Oso landare fina da, oso estilizatua du hiru hostoz osatutako isla. Lau hostoko hirusta bat aurkitzea, berriz, pagotxarik pagotxena da. Imajinatzen Euskal Herriko hiru kaxak laugarren hosto horren bila hasiko balira, adibidez Nafarroako Kutxan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.