Badaude existitzen ez diren hitzak existitu zain: deskribatuko lituzketen errealitateak ezagutuko genituzke. Orain hirurehun urte sortua da nostalgia: Hofer izeneko soldaduak hitza asmatu aurretik jendeak sentituko zuen geroago Nemesio Etxanizek urruti-mina deitu ziona, baina Hoferrek sortu arte ez zuen izenik. Badira ahanzturaren ganbaratik errekuperatzen diren hitzak, halako bat da Orixek ganbarako kutxa haustu batetik ateratako satsukeria. Badaude hitzak berriak sortzeko ispilu direnak: gogotxartuk odoltxartu, ostitxartu, potrotxartu bezalakoak eman ditzake. Badira jolas gisa jaiotzen diren hitz berriak: sinonimoen menturazko lotura baliatuz sortua da solasjaipausa. Badira hitz ezagunak beren adiera zaharra ezagututakoan (kaskabiloa, edo galburuaren xakutoa) esanahi berria ulertzen laguntzen digutenak…
Hitz berriak, hitz zahar berrituak, noiz jaioko dauden hitzak, errealitate ezkutuen emaginak.

Hitz beste
Hitz emaginak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu