Hizpideak

Agendan sartu behar da

Xabin Makazaga.
2011ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Ehun urte dagoeneko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen, eta oraindik ohikoa da gizonezkoek ia erabateko gehiengoa izatea gauzak erabakitzen diren tokietan. Horregatik eman die Europako Parlamentuak urtebete enpresa handiei, erabakiguneetan emakumearen parte-hartzea bultza dezaten. Autoerregulazioa nola joaten den, datorren urtetik aurrera kuotak eskatzeko aukera ere aipatzen du atzo onartutako txostenak.

Desberdintasunetik abiatuta, eskubide eta erantzukizun parekiderako bidea ez da samurra izango. Eta beti izan da eztabaida iturri kuoten kontu hori. Baina ezarri dituzten tokietan, emaitzak argigarriak dira. Norvegian, legez kuotak ezarrita, enpresetako zuzendaritzetan %22tik %42ra igo ziren emakumeak bost urtean, 2004tik 2009ra. Eta eraginkortasunean irabazi dute.

Europan, ordea, enpresetako administrazio kontseiluetan %12 besterik ez dira emakumeak; eta burtsan kotizatzen dutenetan, %3. Autoerregulazioa barik, legea behar da. Tabakoarekin eta abiadurarekin egin badute...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.