Hizpideak

Albiste onak eta txarrak

enekoitz telleria sarriegi
2011ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Eskatzea libre da —eta ez ematea ere bai—, baina eskatu beharraren eskatu beharraz neurria galtzeko arriskua eta proportzioa aspaldi galdu ziren bidean. Eskatzen da behin eta berriz arau demokratikoak betetzeko, eskatzen da behin eta berriz indarkeria gaitzesteko, baina oraingo eskaera berria da: pozteko eskatzen da orain. Ustez ETAkoak diren lau kideren atxiloketengatik pozteko eskatu diote Sorturi, eta albiste ona dela esateko eskatu.

Eta atxiloketen harira egiten dizkiote eskaerak. Alderdi baten legalizazioa legearen arabera ez, pozen eta tristuren, albiste on eta txarren arabera dago nonbait. Deiak eta eskaerak ez dira egiten estatutu ongi eraiki eta azalduen, prozesu ongi neurtu eta hausnartuen ondoren. Itxita dago bide hori, baina pozena eta tristurena, albiste on eta txarrena, hori ez, horrek joko demokratikoan jokatzeko balio ei du. Eta bitartean, errugabetasun presuntzioa ezerezean, eta inkomunikazioaren alarma guztiak airean. Horiek lehertzean, nori eskatzen zaio pozteko edo tristetzeko, albiste ona edo txarra den esateko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.