HIZPIDEAK. Enekoitz Telleria

Albo bakarrekoak

2010eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Albo bakarrera begiratu beharraren begiratu beharraz gelditzen da lepoa tente. ETAren agiriari —bolada batetik hona horri ere ez — eta ezker abertzalearen «egintzei» so albo bakarrera begira ari dira asko, eta gelditu zaie lepoa tente. Albo bakarrari «urratsak» eta albo bakarrari «egintzak» eskatzen ari diren horiek, ordea, sei polizia operazio jarri dituzte abian ETAk ekintza armatuen geldialdia iragarri zuenetik. Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 42 euskal herritar atxilotu ditu tarte horretan —atzo azken zortziak, Segiko kide direlakoan—, eta 25etik gora dira torturak salatu dituztenak.

Albo bakarrera begira egindakoak dira eskakizunak, eta albo bakarrarena da biolentziaren monopolioa. Albo bakarrera begira eskatzen delako politika egitea, eta albo bakarrak erabakitzen duelako politika egiten ez uztea. «Hori egiten ari badira, guk aukeratu dugun bideak min ematen dielako da. Horrek esan nahi du asmatzen ari garela», hausnartu du ezker abertzaleak. Albo bakarrekoa izatea baita bat, eta albo bakarrera begiratzea bestea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.