Hizpideak

Askatu nahia

Pello Urzelai.
2011ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko sala bitan zatituta agertu da berriki, Sorturen auzian, epaile batzuek gauza bat esaten, eta besteek kontrakoa. Nazioartean epaile espainiar ospetsuena dena bigarrenez ezgaitu dute epaile gisa aritzeko. Espainiako Auzitegiko tribunal batek preso bat aske utzi du, 24 urtez preso izan ondoren, eta handik sei egunetara, berriro atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman du, Auzitegi Gorenak martxoaren 28an emandako epai bat hogei egun geroago iritsi ondoren. Gainera, PP eta Espainiako Gobernua elkarren artean liskarrean aritzeko gaia bihurtu da. PPk polizia zaintza berezia ez egitea leporatu dio gobernuari, eta honek erantzun dio hori egitea legez kanpokoa zela. PPk, ordea, gehiago sakondu du ikuspegi antidemokratikoan, eta «badaezpadako atxiloketak» proposatu ditu. Aldi berean, milaka herritar susmopean eta poliziak jazarrita, hauteskundeetara aurkeztu nahi dutelako legezko bi alderdik eta independenteek osatutako zerrenda batean. Noiz askatuko dira euskaldunak sistema judizial honetatik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.