HIZPIDEAK
Azalaz eta mamiaz
Ikerketa penalak agindu dituzte batzuek, eta euren babesa agertu diete besteek, «mehatxuaren kontra» elkarrekin borrokatzeko. Wikileaksek azkena argitaratutako dokumentu sekretuek aztoratu egin dute Pentagonoa, eta aztoratu horren epelean babesten diren hainbat gobernu.
Aztoratu dira azalaz, aztoratu dira mezulariaren jokatzeko moduaz, baina inor gutxi aztoratu da mamiaz. Larria dokumentuak filtratu izana da, ez dokumentuek diotena. Informazioaren egiazkotasuna auzitan jartzeko eta haien edukiak ukatzeko baino gehiago, filtrazioaren arduradunen kontra egingo dutela jakinarazteko eta horrelako informazioek segurtasun nazionala arriskuan jar dezaketela ohartarazteko irten dira AEBetako agintariak jendaurrera.
Mamia, ordea, bestelakoa da. Askatasunaren eta demokraziaren izenean ari diren horiek askatasunetik eta demokraziatik urruti dauden ekintzak sustatzen eta babesten dituzte. Eta hori ez da mezularia akabatuz eta informazio eskubidea itoz desagerrarazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu