Azken zazpi urteotan ez bezala, gehiengo sindikalak batera ospatuko du Maiatzaren Lehena. Hala iragarri dute ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek, eta Bilbon Euskal langileok gure baldintzak erabaki, badugu alternatibalelopean manifestatzera deitu.
2009an elkarrekin hasitako ibilbideari jarraipena emango diote horrela. Eta eredu bihurtuko dira berriro, beste alor batzuetan lortzen ez dena lan arloan lortu delako: nork bere lan- eta bizi-baldintzak erabakitzeko eskubidea elkarlanean aldarrikatzea.
Bateratuta egin zituzten 2009an greba orokorra, dekalogoaren aurkezpena, Askatasunaren alde manifestazioa eta Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren aurkako manifestazioa. Bateratuta 2010ean erreformen aurkako mobilizazioak, arlo publikoko greba, lan erreformaren kontrako manifestazioa eta greba orokorra. Bateratuta aurten pentsioen erreformaren kontrako greba orokorra eta Madrilgo manifestazioa. Maiatzaren Leheneko leloak ez dio gezurrik: alternatibak badaude, eta bateratuta aritzeko baldintzak ere bai.
Hizpideak
'Bateratuta' da hitza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu