Hizpideak

Batzeko gaitasuna

Pello Urzelai.
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Bi gehi bi politikan ez dira lau izaten. Matematika politikoa ez da zientzia zehatza, giza faktoreak pisu handia izaten duelako. Alderdi politikoek ongi dakite zaila dela banatuta aurkeztuta lortutakoaren batuketa baino gehiago biltzea koalizioan. Izan ere, koalizioak askotan izaera defentsiboa izaten dute, posizio erlatibo bat zaintzeko izaten direlako, nagusigoa hobeto defendatzeko formula gisa. Hauteskundeetako emaitzetan abaguneak eragin garrantzitsua du. Hor dago EAJ-EA koalizioaren itzalpean Ibarretxeren hautagaitzak 2001eko hauteskundeetan izandako arrakasta. Une politiko jakin bakoitzari dagokion eskaintzarekin asmatzean datza arrakastaren zati handi bat, eta beste zati nabarmen bat, sinesgarri izatean.

NaBairen kasuan, une politikoa kontuan hartuta, badirudi ez dela nahikoa izango 2007ko eskaintza errepikatzea. Eta sinesgarri izateko, ez da biderik hoberena koalizio barruan indarrak biltzeko gaitasuna erakutsi ez eta kideak gutxietsi ondoren lehen baino boto gehiago biltzeko asmoa agertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.