HIZPIDEAK
Bide-erakusle
Gabi Basañez, Haritz Ganboa, Itsaso Lekuona, Ruben Sanchez, David Soto, Unai Vazquez eta Walter Wendelin Madrilgo ziega batzuetan inkomunikatuta dauzkate, atzo goizaldean Euskal Herrian atxilotu eta hara eraman zituztenez geroztik. Espainiako Poliziak atxilotu zituen, Auzitegi Nazionalaren aginduz, eta ETAko kide izatea leporatu diete. Jakina, ez dira ETAko kide, zazpiak Askapena mugimendu internazionalistako kide dira; pertsona ezagunak, bai elkarte horretan baina baita euskalgintzan, bertsolaritzan eta beste alor batzuetan ere egindako lanagatik. Inkomunikatuta dauzkate, eta horixe lehen kezka nagusia. Bigarrena, atxiloketaren zergatia; ez polizia eta gobernu iturriek diotena, benetakoa baizik: Estatua ari da gehien ahalegintzen Euskal Herrian bakea eta normalizazioa egon ez dadin. Errealitatea ikusarazten ari dira, ordea; independentzia, beste biderik ez dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu