Espainiako epaileen esku dago Sortu legezko alderdia izango den ala ez. Ezker abertzaleak esan arren Alderdien Legea bete egin dutela, lege hori interpretatu behar duten epaileen inpartzialitateak eta interes politikoek ez dute ezinezko egiten legeztatzea ukatzea. Emaitza edozein izanda ere, hartutako bideari eutsiko diotela esan du Rufi Etxeberriak, baina ezezkoa kolpea izango litzateke ezker abertzalearentzat. Besteak beste, legezkotasunera itzuli ahal izateko esandako gauza batzuk gogorrak direlako haien jarraitzaileentzat, eta indartu ditzaketelako keinuaren aurkakoen argudioak. Egon badaudelako batzuk, egunkari honetako eta beste batzuetako Interneteko foroetan irakurritako mezu batzuk aintzat hartu behar badira behintzat.
Estrategia antzu bati uko egiteagatik «poltronero», «traidore», «salduak» eta halakoak entzutea mingarria izango da Etxeberria, Iruin eta besteentzat. Galdetu bestela kolore eta tonalidade batzuetako beste abertzaleei, urteak daramatzatelako halakoak eta gogorragoak entzuten.
Hizpideak
Bidearen ajeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu