inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Bilera, mundua aldatzeko

2015eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Hitz lodi eta kalifikatzaile larriak erabili ditu Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak aste honetan aurkeztu den Donostia 2016ko hizkuntzen goi bileraren sustatzaileen aurka. Ekitaldi hori antolatzeko ardura Kontseiluari emateagatik, «inposizioaren» bidea hautatu izana leporatu dio Juan Karlos Izagirreri alkateari, «erabakietan eta prozeduretan». Kontseiluari ez beste guztiei bizkar ematea egotzi dio, eta «larritzat» eta «penagarritzat» jo du jarrera hori.

Zein da arazoa, prozedura edo antolatzailea Kontseilua izatea? Goi bilera horrek helburu handiak ditu; besteak beste, hizkuntzen arteko berdintasuna bermatzeko protokolo bat onartzea. Eta antolatzaileen taldean nazioarteko prestigio handiko gizarte eragileak egongo dira. Instituzioek antola zezaketen? Bai. Eta zergatik antolatuko dute, bada, gobernuz kanpoko erakundeek? Simona Scrabek PEN Internationaleko kide eta talde antolatzaileko kideak eman du arrazoia: «Mundua aldatu nahi baduzu, ezin zara martxan dauden instituzioetatik abiatu, horiek lehengoa defendatzen baitute; gu, ordea, ikuspegi baten bila gabiltza».

Ikuspegi horrekin ados egon daiteke edo ez. Baina argi adierazten ditu helburua eta gauzak egiteko prozedura. Donostia 2016ko Patronatuko gehiengoak bat egin zuen horrekin. Lanerako ordua da, mundua aldatzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.