gurutze izagirre intxauspe
Hizpideak

Bizileku baimena salgai

2012ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Etxe kaleratzeak saihesteko Espainiako Gobernuak ateratako azken dekretuak ez du inor ase, bankuak salbu. Etxe husteen aurkako elkarteak gero eta saretuago daude, eta gero eta aliatu gehiago dituzte, kalean zein erakundeetan. Eskatu dute kaleratzeak geratzeko Europak horri buruzko ebazpena atera arte. Administrazioko langileek eskua luzatu diete: dituzten tresna guztiak erabiliko dituzte halako atakan dagoenari laguntzeko. PSEk proposatu du kaleratzeak egiten dituzten bankuetatik udalek dirua ateratzeko. Ekintza batasunik ez dagoen arren, eragile guztiak kontra ditu gobernuak.

Gizartean paradigma aldaketaren eztabaida etxebizitza eskuratzeko modura ere iritsi delarik, ordea, hau darabil esku artean Espainiako Gobernuak: 160.000 eurotik gorako etxebizitza erosten duen atzerritarrari bizileku baimena ematea. Bestela esanda: paperak, 160.000 euroren truke. Helburua honakoa omen da: stockean dauden etxeak ateratzea eta etxebizitza gehiago egiteko merkatua mugitzea. Lehengo lepotik burua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.