HIZPIDEAK

Boikotaren bide laburra

Xabin Makazaga.
2010eko abenduaren 5a
00:00
Entzun


Aire kontrolatzaileen errebolta saioa errotik moztu du Espainiako Gobernuak. Ostiral arratsaldean aire eremua itxi eta aireportuetako dorreak militarizatu egin behar izan zituzten, bat-bateko ondoezagatik kontrolatzaileek batak bestearen ondotik lanera ez joatea erabaki zutelako.

Eta, Franco hil zenetik lehen aldiz, alarma egoera ezarri zuen Espainiako Gobernuak atzo. Aire kontrolatzaileen boikotak eragindako kalteak zuzentzea bezainbeste -hori ere bai, noski-, greba eskubidearekin zer ikusirik ez daukan pultsua amaitzea zuen helburu Ministroen Kontseiluak. Etorkizunari begira, horrelako boikoten aurka gogor erantzungo dutela erakustea.

Gobernuak alarma egoera ezarrita, izan ere, lanera joatera behartuta daude aire kontrolatzaileak, eta hala egin ezean sei urte arteko espetxe zigorraren mehatxua daukate. Berehala sendatu dira aire kontrolatzaileak alarmarekin, baina eragindako kaltea ez zaiela doan aterako iragarri du Espainiako Gobernuak. Bide laburra izan du boikotak, baina soka luzea ekarriko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.