Gasteizen, Bilbon, Atenasen eta Bruselan milaka langilek austeritatea salatzen zutela, politika horretan beste urrats bat egitea erabaki zuten atzo Espainiako Kongresuko alderdiek. Erretiroaren adin ofiziala aipatu gabe, lan bizitzaren amaiera atzeratzeko zenbait neurri proposatuko dituzte talde nagusiek. Horien artean nagusia dapentsio ordaina kalkulatzerakoan hamabost urteko kotizazioa baino gehiago erabiltzea, muga ezarri gabe. Mozorroak mozorro, helburua dirua aurreztea da, langile gehienen pentsioa txikitu egiten baita kotizatutako urte gehiago aintzat hartuz gero. Pentsioari eutsi nahi dionak luzaroago lan egiteko aukera baizik ez du izango.
Pilota Espainiako Gobernuaren mahaian geratuko da orain. Hark erabakiko du zer egingo duen Toledoko Itunaren proposamenarekin —onartzea litzateke logikoena— eta, batez ere, zer gertatuko den Europako Batasunak eta finantza merkatuek harengandik espero duten neurriarekin; erretiroaren adin ofiziala 65 urtetik 67 urtera atzeratzearekin, alegia.
HIZPIDEAK. Iker Aranburu
Erretiroaren erretiroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu