Hizpideak

Gehiago

inaki petxarroman
2011ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Manifestazioak egitea. Nahiz eta zaila izan. Nahiz eta dozenaka debeku jaso eta hamaika traba gainditu. Ez da nahikoa. Sorturen iragarritako legez kanporatzeak gehiago eskatzen du. Behar du. Estreinatu dugun garai historikoak emaitzak izango dituela sinets dezagun.

Bazterketa justifikatzeko orain arte Espainiak erabiltzen zituen argudioei aurre egin die ezker abertzaleak: indarkeria baztertu du, teorian eta praktikan. Hala ere, legez kanporatu nahi dute. Egoera ez zen demokratikoa lehen. Orain etsigarria izatea ere nahi dute. Milaka herritarren eskubide zibil eta politikoak —botoa eman eta jasotzekoa barne— berreskuratzeko zeri heldu ez dagoela zabaldu nahi dute.

Eta, hori iraultzeko, bide bakarra dago: atzo kalean egon zirenek neurriak hartu behar dituzte galdutako eskubideak berreskuratzeko. Presioa eginez, eta herritarrei bideak eskainiz. Manifestazioan egon ez direnek ulertu arte merkeagoa eta errentagarriagoa zaiela legeztatzea intentsitate baxuko apartheid hau baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.