Bere burua protesten errepresiotikurrundu nahian edo, mutu egon da Bashar al Asad Siriako presidentea. Isiltasuna ustekabe batekin hautsi zuen atzo: manifestariak baretzeko erreformak iragartzea espero zenean, mezu gogorra eman zuen. Herritarren eskaerei dagoeneko erantzun diela esan zuen; ez zion aipamenik egin azken mende erdian indarrean izan den larrialdi egoerari, eta halakoetan hain baliagarri den «atzerriko etsaien konspirazioari» egotzi zion protestaldia. Ben Aliren eta Mubaraken lezioa ikasi al du, haiek amore ematearen poderioz boterea galdu ondoren?
Gidoitik kanpo hitz egin du Asadek, eta gidoia nahierara moldatu nahian dabiltza Libian esku hartu duten aliatuak, haren anbiguotasunaz baliatuta. AEBek eta Erresuma Batuak matxinatuei armak bidaltzeko aukera mahai gainean jarri diete, ikusten baitute aire erasoek ez dutela lortuko Gaddafik agintea uztea. Libiako herritarren sarraskia geratzeko baimena ematen duen NBEren ebazpenaren irakurketa bitxia da, baina inor gutxi harrituko du.
Hizpideak
Gidoitik kanpo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu