Denbora kontua baizik ez da Gaddafiren agintaldia bukatzea. Gaur, bihar edo pare bat aste barru izango da, baina Libiako erregimenarenak egin du. Herrialde arabiarretan indartsu zabaldu den askatasun haizearen hirugarren biktima izango da Gaddafi; bere agintaldiaren amaiera odol gehiagorekin zikindu duena, gainera.
Gaddafiren erorketak Libiara zer ekarriko duen jakiterik ez dago. Herrialde bitxia da, gizarte gehienak egituratzen dituen erakunderik gabekoa. Horregatik, Gaddafiren ondoko garaia nahasia eta gatazkatsua izango dela espero dute aditu askok; Tunisian eta Egipton nolabaiteko lasaitasunez egiten ari diren trantsizioaren aldean, oso bestelakoa.
Eta hurrengoa zein izango da? Bahraingo Al Khalifa erregeari eta Yemengo Sale presidenteari arreta handia jarriko zaie orain. Baina garaikur nagusia —eta, agian, guztien artean zailena— Saudi Arabiako monarkia da. Ez gaitezen hipokritak izan eta onar dezagun mendebaldarrok zutik irautea nahi dugun pieza dela. Begiratu bestela gasolinaren prezioari.
Hizpideak
Hurrengoa, mesedez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu