Bihar aurkeztuko du Espainiako fiskal nagusiak Sortu legeztatzearen aurkako eskaera. Alderdi berriaren estatutuak eta indarkeriaren aurka agertutako jarrera trikimailu hutsa direla argudiatuko du: ETAk diseinatutako estrategia baten emaitza, ETA bera politikan sartzea beste helbururik ez duena. Estatuaren abokatuaren txostenean oinarrituta, «froga sendoak» ikusten ditu Conde Pumpidok ezker abertzaleari bozetarako bidea ixteko.
Nondik begiratzen den. Izan ere, argudio sendo horiek aurreiritzi hutsak dira askorentzat, oinarri juridikorik gabeak; eta, Sorturen eta ETAren arteko «bost lotura zuzenak», irrigarriak.
Sortu legez kanporatutako alderdien segida ote den, horra Alderdien Legeak behartzen duen auzia. Hutsetik ere ez zela sortuko arrazoitu du Javier Perez Royok, Zuzenbide Konstituzionalean katedradunak. Ezker abertzaletik sortu delako ematen dio, gainera, balioa, indarkeria amaitzeko bidean. Estatuak «taktizismoa» ikusten duen lekuan, izan ere, haustura ikusten baitu Perez Royok.Nondik begiratzen den.
Hizpideak
Hutsetik ez da sortu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu