Xabin Makazaga.
Hizpideak

Indarraren arrazoia

2012ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Palestinarren hilketa selektiboak berriro hasiko zituela iragarri eta biharamunean, Hamasen adar militarreko buru Ahmed Jabari hil du Israelek Gazan. Hegazkin batetik misil batekin egin diote eraso Jabariren autoari. Israelgo armadak, gainera, atzoko hilketa Hamaseko buruzagien kontrako operazioen hasiera besterik ez dela izan nabarmendu dute. 2008an Israelgo soldaduak Gazan sartu zirenetik eginiko eraso larriena da atzokoa.

Misil jaurtiketa batzuen aitzakia nahikoa izan du Israelek, berriro hilketa selektiboei ekiteko. Baina Hamas bakarrik ez, Al Fatah eta Mahmud Abbas ere jomugan ditu. Ez akaso militarki, baina bai politikoki. PAN Palestina Askatzeko Erakundeak NBEren aitorpena lortzen badu, Abbas kargutik botarazi eta Osloko akordioak hautsiko dituela egin du mehatxu Tel Avivek. Ekialde Hurbileko sheriff-ak pistola atera du, eta tiro egin, eskualdearen segurtasuna arriskuan jartzen bide duten terroristen kontra. Mendebaldetik kritikatxoren bat bai, akaso, baina inolako zigor neurririk ez dutela jasoko jakitun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.