Hizpideak

Jabetzen hasita

Pello Urzelai.
2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Dena azkarrago doala dirudi. Aldaketa bidean pausoak bata bestearen atzetik datozelako. Kontuan hartu behar da, baina, pauso bakoitzaren atzean denbora luzeko gogoeta eta lanketa daudela. Pausoen tamaina ikusirik, ez dirudi inprobisaziorako tarte handirik dagoenik. Ezker abertzalea, bederen, parametro horietan mugitzen ari da. Presarik gabe, denborak neurtuz, maratoia hasi besterik ez dela egin jakinik.

Espainiako Gobernuak eginkizun garrantzitsuak ditu zain, erabaki erabakigarriak hartzeko unea iritsi zaio. Denbora izan du gogoeta egiteko, erabakien ondorioak ongi neurtzeko. Badirudi, astelehenean ezker abertzaleak eman zuen pausoaren ondoren diskurtsoa modulatzen hasi direla Espainiako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako arduradunak, aukeraren garrantziaz jabetu direlakoan. Espero daiteke Nazioarteko Harreman Taldearen bisitak balio handia izango duela, bai hasitako bidea bultzatzeko bai Espainiako Gobernua laguntzeko egin beharreko norabide aldaketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.