HIZPIDEAK. Enekoitz Telleria

Jokatu egingo da

2010eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Jokatzea zen nonbait garrantzitsuena, eta jokatu egingo da. Gaur da partida. Selekzioaren partida. Deitu Euskal, Euskadi edo Euskal Herria. Jokatzea zen nonbait garrantzitsuena, eta jokatu egingo da. Ahaztu dituzte batzuek ardura banaketak. Ahaztu hiru urtez selekzioaren jarduna eten zuten eskaera eta aldarrikapenak. «Argi dagoena da gu federazioan sartu ginenean ez zegoela partidarik, eta orain partida hori berreskuratu dugula». Hori da Euskadiko Federazioko presidenteak bere garaian egindako hausnarketa, norberaren lorpen eta dominena.

Jokalariek egin dute urratsa. Mugak aitzakia hartuta aurrera egin nahi ez duenarekin behin eta berriz topo egin beharraren beharraz etsita egin dute jokalariek urratsa. Haien ekimenez jokatuko da partida, eta haien laguntza eskaerari segika egingo da partida baino lehen ofizialtasunaren aldeko manifestazio erraldoia. Jaurlaritzako Kirol zuzendaria, Patxi Mutiloa, ez dirudi han izango denik. «Inor mespretxatu barik, Euskadiren partida jolasa iruditzen zait», esan du berriki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.