Hizpideak

Kakaoaren izu-ikara

enekoitz telleria sarriegi
2011ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Torturak, atentatuak, desagerketak, bahiketak, bortxaketak eta jendaurreko kiskaltzeak ohiko ari dira bihurtzen. Gbagbo presidenteak galdu zituen iaz hauteskundeak, eta Ouattarak irabazi. Batak ez du berea utzi nahi, eta besteak berea dena eskatzen du. Armaz eta sarraskiz eusten dio batak bereari, eta armaz eta sarraskiz heldu nahi dio besteak bereari. Azken hilabetean milioi bat lagunek utzi du herrialdea, 460 baino gehiago dira hildakoak, milaka zaurituak eta milaka (beste) gerra zibil baten arriskuak hankapean hartutako herritar soilak.

Boli Kosta odolusten ari da, baina kakaoaren eta kafearen galerak —herrialde horretako bi aberastasun iturri nagusiak dira— ez dute nazioarteko merkatuen eta gobernuen izu-ikararik eragiten. Ouattaren alde egin dute —Obamak atzo bertan eskatu zion Gbagbori boterea uzteko—, eta beste leku batera begira jarri dira. Afrikako herrialdeak laguntzea (kontrolatzea) estrategikotasunak eta aberastasunak erabakitzen dute. Begiratu Libiara, bestela, ez Boli Kostara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.