Hizpideak

Kameleoiak

Idurre Eskisabel Larrañaga.
2011ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Bertsolariak kameleoiak dira. Horixe izan du ardatz atzo arratsaldean Donostiako Kursaalean egin zen aurtengo Bertso Eguneko ekitaldiak. «Narrastiak azalaren kolorea moldatzen du inguruko baldintzetara egokitzeko, eta bertsolaria ere horretan saiatzen da dituen baliabideak saioaren baldintzara moldatuz», azaldu dute egunotan antolatzaileek konparazioaren egokitasuna argudiatzeko.

Areago, inguruko baldintzetara egokitzeko bertsolarien abilezia hori da bertsolaritzaren beraren dohain handienetako bat, arte adierazpide horrek zerbaitetarako gaitasuna erakutsi badu garai berrietara egokitzekoa izan baita. Artea eta entretenimendua sofistikazio bihurtu diren garaian, hitz soilean oinarrituta, bestelako su festarik gabe, gazte eta erakargarri irautekoa.

Kameleoia ingurunera egokitzen da enborrarekin edo hostoarekin berdinduz, baina kameleoi izaten segitzen du. Bertsolaritzak ere landu ditu molde eta estetika berriak, baina bertsolaritza izaten jarraituz. Ez da ikasbide txarra kultur nortasunen auzirako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.