Itxaropentsu agertu dira 2011ra begira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresaburuak: krisia atzera uzten hasi eta enplegua sortzen hasiko dela iragarri du Miguel Lazpiur Confebaskeko buruak. Dudarik gabe, ekonomia arlotik albiste txarrak bat bestearen atzetik jasotzen ohitu garen honetan, halako lasaitze bat eragin dezake Confebasken aurreikuspenak; batik bat, krisiaren kalteak beren larruan nozitu dituzten milaka langileren lekuan jarriz gero.
Toledoko Itunak ere ekarri du albistea: pentsioen erreformarako proposamena onartu du, Espainako Gobernuak bultzatutako erretiro adina luzatzeko egitasmoa aintzat hartu ez arren pentsioa erabakitzeko zenbatu beharreko lan urte kopurua handitzea hobesten duena. Langileen kalterako neurria, krisia aitzakiatzat hartuta.
Areago, Itunarena gomendioa baino ez da, eta Zapaterok tinko eusten dio erretiroa 67 urtera atzeratzeko asmoari. Krisia aitzakiatzat hartuta dabil hura ere, hondamendiaren mamua astintzen. Gainditu edo ez, milaka langilek segituko dute krisia larrutik ordaintzen.
HIZPIDEAK. Idurre Eskisabel
Krisia ordaintzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu