Sortu maiatzaren 22ko foru eta udal hauteskundeetan aurkeztea «demokraziarentzako mehatxu objektibo eta larria» izango litzatekeela ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Ebazpenaren aurka agertu diren epaileek, berriz, ezin dela «badaezpadako legez kanporatzerik» agindu, oinarrizko eskubideak eta alderdi aniztasunaren printzipioa hautsi gabe.
Ariketa arriskutsua da, inondik ere, demokraziaren izenean demokrazia beraren oinarria zapuztea. Eta Auzitegi Goreneko 61 Aretoko zazpi epailek hori aitortzea, ezin ukatu, aurrerapausoa da. Ikusi ditugunak ikusita, behintzat.
Kontua da euren burua demokraziaren salbatzailetzat duten beste bederatzi epaileek irabazi dutela, eta demokrazia —Hego Euskal Herrian behintzat— galtzaile irten dela berriz ere.
Eta bada garaia gizarteak ozen adierazteko demokraziarentzat benetako mehatxu larria direla, hain zuzen ere, erabaki politikoak hartuz, demokraziaren oinarri diren alderdi aniztasuna eta herritar guztien parte hartze politikoa galarazten dituzten epaileak.
Hizpideak
Mehatxua demokraziari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu