HIZPIDEAK
Mezkiten Zelaigunean
Istiluak izan dira berriro Jerusalemen, musulmanen hirugarren leku sakratuan, Mezkiten Zelaigunean, Al Aksa eta Urre koloreko mezkitak dauden lekuan. Israelgo indar armatuak bertaratu ziren atzo, ordu batzuk lehenago segurtasun guarda israeldar batek hildako palestinar baten hileten ondoren manifestatzen ari ziren gazte palestinarrak bertan babestu zirelako.
Berriro ere balak harrien aurka,Al Aksa mezkitaren inguruetan. Ariel Sharon genozidak -Sabra eta Shatilako krimenak, besteak beste- egin zuen bisita haren ondoren bezala.
Ez dago jakiterik zer ondorio izango dituen enfrentamendu horrek; bere horretan ere larria da jazotakoa. Hil honetan Netanyahuk eta Abbasek hasitako elkarrizketetan ere ondorioak izango dituen ikusteko dago, baina hori gutxienekoa da, negoziazioen hamaikagarren saio horrek ere aurreko guztien traza bera du eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu