Hizpideak

Portu bat eztabaidari

Jon Eskisabel.
2011ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Ez dira edonor. Pasaiako kanpoko portuaren proiektuarekin kezkatuta azaldu diren aditu taldeko kideek ondo ezagutzen dute zapaltzen duten lurra. Are gehiago, horietako bik goi mailako ardurak izan dituzte Pasaiako portuan: Francisco Miner zuzendari ohiak eta Juan Gutierrez jardueren arduradun ohiak. Azken hilabeteotan Gipuzkoa, EAE eta Espainiako agintariekin bilerak egin dituzte lobby horretako kideek, eta «argudio ahuleko jarrera maximalistak» alde batera utzita «aukera guztiak sakon aztertzeko» eskatu diete.

Atzo jendaurrean aurkeztutako txostenean oso kritiko azaldu dira proiektuarekin: hainbat ikerketatan oinarriturik, ezbaian jarri dituzte badiaren biziberritzea lortzeko kanpoko portuaren ezinbesteko beharra eta haren bideragarritasun ekonomikoa, eta zalantzak agertu dituzte finantzaketarako hipotesien «zorroztasunari» eta «legezkotasunari» buruz. Diputazioaren jokaera ere salatu dute, gai honetan herritarren parte hartzeko aukerari eta eztabaidari atea ixteagatik.

Ez dira edonolako kritikak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.