Eskolan esplikatzen zigutenez, gertakari bati beste bat kateatzen zaionean, eta hari beste bat, historia baten aurrean omen gaude. Eta historia horrek beste historia zaharrago bat gogoratzen badigu, hasteko konparazioak egiten eta ondorioak ateratzen, hala aholkatzen ziguten eskolan.
Esplikatu berri dudana ez da dirudien bezain bihurria ere. Egunotako irudiak ditugu adibide: hasieran, Asturiaseko meatzari grebalariak ikusi genituen; gero, diputatu bat, Raxoiri meatzari-kasko bat oparitu nahian;segidan, erruz ikusi dugu polizia manifestazioak bortizki erreprimitzen eta baita meatzari batzuk Kongresutik arrastaka ateratzen ere… Ez dago historian oso jantzia izan beharrik Asturiasko 1934ko Iraultzarekin gogoratzeko.
Historia bat lehenbizikoan tragedia gisa gertatzen omen da, bigarrenean fartsa moduan, hala diosku Marxek, baina ikusten ari garenak ez dauka fartsa baten itxura handirik. Aukeran, hobe adi.
Hitz beste
Hobe adi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu