Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Hondamendia

2012ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Ekonomiak aspaldi galdu zuen bere buruaren kontrola. Inork ezin du bere martxa bridatu. Ez dago eragile sozialik, ekonomikorik edo politikorik bide bat edo bestea marka liezaiokeenik. Kapitalismoa ez da jada sistema ekonomiko erdi kontrolatu bat, norabiderik gabeko makinaria erraldoi bat baizik. Gizakion eskuetatik libratu den magma sekulako baten antza du. Itsu-makila baten antzera, kolpeak eta kolpeak ematen ari da ilunpearen erdian. Etsita gaude ez dagoela makinaria gelditzeko modurik: logikaren arrastorik gabe —haren tripen funtzionamendua ikusi ezinik— ihes egin digu eskuetatik, inork —inork!— ezin du aurreikusi zein eta nolakoa izango den hurrengo momentu ekonomikoa. Konjetura huts bihurtu da ekonomia globalarekin zerikusia duen oro, eta urakanak bere bidean eragiten dituen txikizioak ahalik leunenak izan daitezela, ez dugu besterik espero.

Baina, benetan, hondamendiak ez du erantzulerik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.