Bost urte daramatzat emakume bera zaintzen. Lehen, besotik helduta ibiltzen ginen; orain, orgatxoari bultzaka eramaten dut. Hasieran harremana ez zen gozoa: aldian sarri demostratzen zidan sudakak ez gatzaizkiola gustatzen. Orain hobeto moldatzen gara. Baina nire asmoa ez da zaintzen dudan emakumeaz jardutea, egunero etortzen zaigun gizonaz baizik. Ni baino zaharxeagoa da eta nik zaindutako emakumea baino hogei bat urte gazteagoa. Hurbiltzen denean, irribarre egiten digu eta txera handiz mintzatzen zaio emakumeari. Gustagarria da, galaia, gizon-gizona. Eta ni, gizona noiz agertuko egoten.
Gaur ere ikusi dut. Dentistarenean nengoen, zaintzen dudan emakumerik gabe, dentistak noiz deituko. Hartan, gizona sartu da kontsultan. Sorpresazko irribarrea eskaini diot. Ez nau ezagutu. Bost urteotan, ia egunero agurtzen zuena nik zaintzen dudan emakumea da. Ikusezina naiz.
(Oker txiki ustez garrantzigabe bat, Tabucchiren omenez).
Hitz beste
Ikusezina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu