Hitz beste

Ikusi behar

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Iragan kanpainak famatua egin du popularren hautagaiak baliatutako depende (ikusi behar) saihets-erantzun etengabea. Señor Depende goitizenaren dominarekin saritu dute. Laster aldatu du, ordea, leloa, eta aise asko erakutsi du badakiela, ozen asko jakin ere, no esaten: ez dio Amaiurri deituko hauteskundeen ondorengo alderdien arteko errondara. Izan duen lehendabiziko egokieran, sitsak jandako lelo zaharra errepikatudu: «Beren helburuak ez du tokirik Konstituzioan»,konstituzioa baita paradisuaren hesi bat, handi, libre bakarra.

Elkarrizketari ez esan diona «herritar guztien gobernuburua da» —konstituzioak esana—, baina herritar guztien konkurrentzia demokratikoa ziurtatu behar lukeen erantzule nagusiak ekin dio, prozedura ez batere demokratikoarekin, legegintzaldi berriari.

Indarkeriarik gabeko oasian —Raxoik esana— ideia guztiak defenda omen zitezkeen. Hasteko, Moncloan ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.