Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Irainak

2012ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Magrisek kontatzen du Danubio liburuan: Ferdinand Thran arkitektoak —Ulm-eko katedralaren berritze-lanak zuzendu zituena— bizi osoan zehar jasotako irainen eta mespretxuen zerrenda bat idatzi omen zuen egunari egun. Memoria bazkatzeko metodo bat da.

Oraingoan Arthur Mas da erruz jasotzen ari dena irain (h)irabiatuen anoatik. Baina katalanek gordetako irainen zerrendak askotarako ematen baitu, Kataluniak erruz bildu ditu memoria historikoa zaintzeko motiboak, erruz iraintzaileengandik aparte bizi nahi izatekoak ere. Eta ez da, preseski, irainduak mendeku hartu nahi duelako. Konstituzioa eskutik daukanak eskuan dauzka horretarako mekanismo guztiak.

Ez, nork bere buruaren jabe nahi izatea ez da mendekua. Betean dator harira Casablanca filmeko pertsonaia batek Bogarti egindako galderari —«Mespretxatzen nauk?»— Bogartek erantzuten diona:

—Higan pentsatuko banu, mespretxatuko hinduket.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.