Asko kostatzen da iristea, ikaragarri», entzun diot irratian aktore bati. Izan zitekeen pintore bat, izan zitekeen idazle edo musikaria. Berdintsu da: farandulako askori askotan entzuten zaio «asko kostatzen da iristea» esaldia.
Iritsi, ordea, nora iritsi ote da? Elkarrizketaren testuingurua aintzat hartuta, garbi daukat aktorea lana izateko pagotxagatik ari zela, famarengatik, hedabideen arretarengatik. Arrakastarengatik, hitz batean. Baina bizitzaren une jakin batean arrakasta izatea, termino artistikoetan planteatuta bederen, iristea da? Iristen denak egin du bidea, lortu du helburua. Baina artistak halako batean arrakasta galtzen badu —asko kostatzen bada iristea, gehiago bertan irautea—, zer zen iritsitako puntu hura? Artista bat iristen al da inoiz?
Galdera eta ezbai asko. Gehiegi.
Artista benetako batek, inoiz lortzen badu ere beti desio izan duen galga itxurosoa, urruti dauka helmuga, beti urruti.
Hitz beste
Iristen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu