Etengabeak dira batetik eta bestetik ETAri egiten ari diren deiak, eskariak, aldarriak. ETAren erantzunak ez dira amestutakoak, baina agerraldi bakoitzak leihotxo berri bat zabaltzen dio esperantzari. Ez da gutxi. Itsas aldeko arrantzaleen esana datorkit gogora: «Ura ez dagoenez, ura edan behar. Ura balego, ardoa edango». Asmakizun bat ematen du. Edo aho-korapilo bat. Hona, garbixeago, esanahia, baina orijinalaren kresalik gabe: marea behean dagoenez -ur gutxirekin, hots- ezin portura sartu, eta ura, ontzian geratzen den edari bakarra, eztarriratu behar. Marea, balego, portura sartuko, eta ardoa edateko aukera izango.
Urak ez daude geldi. Mugitzen ari dira, handitzen. Gure ardo-egarriak nahi baino mantsoago, baina beti goraka. Ematen du ontzia laster portuan sartzeko moduan izango dela, amorratzen geunden ardotik edango dugula, eta, topaka, itsasbehera konjuratzen hasi...
HITZ BESTE
Itsasgoraren zain
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu